Jose Angel Robles
José Ángel Robles musikaria da, Musika Hezkuntzan diplomatua, Psikopedagogian lizentziatua eta komunikazio arloko profesionala. Bilboko Jesús Aranbarri kontserbatorioan goiz hasi zituen ikasketak, hamar urterekin hain zuen ere. Bertan egin zituen piano ikasketak eta, era berean, zuzendaritzan trebatzen hasi zen; hasieran Jesus Aranbarri abesbatzako kide bezala eta zuzendari bezala ondoren.
Abesbatza zuzendaritzan Euskal Herriko Abesbatzen Elkartean (EAE) hezi zen Johan Duijck zuzendari, konpositore, pianista eta pedagogo polifazetikoaren ikastaroen bidez. Halaber, irakasle izan ditu Juanjo Mena, Maite Oca, Enrique Azuza, Julio Lanuza, Basilio Astulez, e.a.
Abeslari ibili da, besteak beste, Bilboko Koral Elkartean eta Rossini Koruan.
Zuzendari honako taldeetan aritu da: Larrabetzuko Gaztelumendi abesbatzan (1994-2002), Abots Ederra ganbera abesbatzan (1999-2003), Kantarte-Zigor Gazteder abesbatzan (2002-2003 eta 2015) eta Bizkaiko Ingeniarien abesbatzan (2001-2016).
Abesbatza zuzendaritzan 25 urtetik gorako eskarmentua dauka, konpositorea da eta hainbat abesbatza lan moldatu ditu.
Gaur egun Nervión Kanta izeneko musika egitasmoa garatzen ari da, 2017ko abuztutik Ugaoko Sarea abesbatzaren zuzendari eta 2018ko otsailetik Basauri Koral Elkartea eta Basauri Koral Txiki abesbatzen zuzendari da.