
Ongi etorri Basauri Koral Elkartea
webgune berrira
KANTATZEA GUSTATZEN ZAIZU?
GOZATZEN DUZU LAGUNARTEAN EGITEN DUZUNEAN?
Ez gehiago pentsatu!
Gizonezkoen zein emakumezkoen hautaprobak egingo ditugu.
Hurbil zaitez gure lokalera asteazkenetan edo ostiraletan 19:30etik 21:30era; bidal iezaguzu email bat basaurikoralelkartea46 @gmail.com helbidera, edo deitu telefonoz 615 714 890zenbakira.
Zure zain gaude!
BIDEOAK
Basauri Koral Elkarteak, Basauri Koral Txikik, Danbolin Txistulari Elkarteak, Edurre Euskal Dantza Taldeak, Biarte Dantza Eskolak, Soinu Bideak eta Iñaki Belasko pianojoleak ongintzazko kontzertua antolatzen ari dira urtarrilaren 4rako (19:30ean) Social Antzokian. Sarrerak 4 euro balio ditu eta bildutako dirua Janabide Basauriko laguntza elkarteari emango zaio.
Nahi duenak, gainera, zozketa batean parte hartzeko aukera izango du euro biko txartelak erosita.
Honakoek emandako opariak zozketatuko dira:
Eroski: Gabonetako saskia
Roaldo bitxidenda: erlojua
Viña Olabarri: erreserba ardo botila (magnuma)
Computronics: bluethooth hargailua
Baietz jatetxea: bi lagunentzako afaria
Laguntzaileen artean Basauriko Udala, Social Antzokia, Ariz kopistegia eta Laboral Kutxa ditugu.
Gogoratu!!! Urtarrilaren 4an, 19:30ean Social Antzokian.
Arrazoi on baterako dirua bilduko da. Animatu eta etorri!

ORGINTZAZKO V. KONTZERTUA
Urtarrilak 4.

2.764,42 € Janabiderentzat
Oso pozik eta harro gaude Basauriko familien ongizaterako geure ahalegintxoa egin dugulako.
Dakizuenez, joan den urtarrilaren 04an bai Basauri Koral Elkarteak, bai Basauri Koral Txikik Basauriko beste hainbat talderekin batera (Soinu Bidea, Edurre Euskal Dantza taldea, Biarte Dantza Eskola, Danbolin Txistulari Elkartea eta Iñaki Velasco) kontzertua eskaini genuen Janabideren alde.
Ekitaldi horretan 2.764,42 euro batu genituen.
Eskerrik asko bertan egon zineten guztioi, zuen emariei esker Janabidek basauriarren alde egiten diharduen lan zoragarria egiten jarraitu ahal izango baitu.
ESKERRIK ASKO BASAURI
Urtarrilak 4.
Prest gaude gure BATa ospatzeko.
Iaz lortutako arrakastaren ondoren, musika korala maite duten guztien gozagarri izango den askotariko programa aurkeztuko dizuegu aurten ere.
Hasteko, Bilbotxeroen kalejira izango dugu, abesti egokituen freskotasuna ekarriko duena.
Ondoren Elizondoko Abesbatza, Gospel Bilbao eta Soinu Bidea izango ditugu. Eta, nola ez, Basauri Koral Elkarteak "klasikortara osteratxoa" izeneko ikuskizunarekin amaituko du aurtengo edizioa; Sarea Abesbatzak, hari laukote batek, pianista batek eta soprano bakarlari batek lagunduta.
San Pedro elizan dohainik egingo diren kontzertuoz gozatzera animatzen zaituztegu.
BAT 2023
Maiatza-Ekaina


BAT 2019
Azaroak
Gutxi falta da 2019ko BATari hasiera emateko! Aurtengoa berezia izango da ahots zurietan oinarrituta egongo da eta.
Azaroaren 9tik 23ra bitartean Lilura Abesbatza, Basauri Koral Txiki, Soinu Bidea, Kirikiño Abesbatza, Otxote Jatorki Abots Zuriak eta Basauri Koral Elkartea izango dira.
Animatu eta etorri musika onaz gozatzera!
KONTZERTUAK
Gure Basauri Koral Txiki
Ekainak 10.
Joan den ekainaren 10ean gure Txikiek euren guraso, senide eta lagunei abestu zieten. Eskerrik asko zuen ahotsak eta energia gurekin konpartitzeagatik. Zorionak!!!
San Migueleko Lehen Jaunartzea
Maiatzak 25.

Gustukoen dugun zerbaitekin udaberria hasteko baino modu hoberik ez dago... Abestearekin!
Primaveras Musicales Pejinas zikloaren XXIV. edizioan parte hartuko dugu datorren maiatzaren 11n Laredoko Santa Maria elizan (XIII. mendekoa), arratsaldeko 20:30ean.
Ezagutu nahi bagaituzue, badakizue non aurki gaitzakezuen.
Sarrera DOAN da.

Primaveras Musicales Pejinas zikloaren XXIV.
Maiatzak 15.
Ze polita den maiatza!!!
Zergatik? Gauza askotatik, baina guretzat datorren maiatzaren 25ean Basauriko San Migeleko umeek bertako elizan lehen jaunartzea egingo dutelako. Horregatik, egun berezi eta ikaragarria izatea nahi dugu, umeak izango baitira ekitaldi honetako protagonista!
- 11:30 lehen txanda.
- 13:00 bigarren txanda.
Pozik eta ilusioz abestuko dugu, beraientzat egun ahaztezina izan dadin!
ZORIONAAAAAAAK!!!!!
Eskerrik asko
Abenduak 15.
